Udalak eta Ongarri elkarteak hilaren 14an 100 urte bete zituen Julen Zabaleta marrazkilari elgoibartarra (argazkian) omentzeko Yulen 100 urte erakusketa antolatu dute Kultur Etxean. Erakusketak atzo ireki zituen ateak eta hilaren 26ra arte bisitatu ahalko da (astelehenetik larunbatera 18.30etik 20.30era). Bertan Julenek egindako dozenaka marrazki ikus daitezke.