Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dira salgai

05.02.2021 | 00:25

Mutriku – Udalak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Amaren Intxaurrak ikuskizunaren emanaldi bikoitza izango da hilaren 27an (16.00 eta 18.30ean) Kiroldegian. Saio bakoitzerako 250 sarrera izango dira eta herritarrek gaurtik (10.00etatik) aurrera izango dute sarrerak erosteko aukera (lau gehienez) entradium.com web gunean. Prezioa 6,5 eurokoa da (5 euro harmailetako lehen ilara eta izkinetarako).