- Aurtengo deialdira proiektu ugari eta maila handikoak aurkeztu direla ikusita, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Mujika bekaren epaimahaiak sari bat eman beharrean bi ematea erabaki du. Horren aurrean Udalak saria bitan banatu ordez bikoizteko erabakia hartu du eta aukeratutako proiektu bakoitzerako 6.000 euro bideratuko ditu.

Alde batetik, Jon Abril kazetari beratarrak emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du. Bestetik, Lesakako Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute. Irabazleek urtebeteko epea dute beren lana egiteko.