- Itziarko Auzo Udalak eta Debako Gurutze Gorriak 2019an abiatu zuten lankidetza 2023 urtera bitartean luzatzeko hitzarmena sinatu berri dute.

Hala, Gurutze Gorriak orain arte Auzo Udalaren eremuko festetan, mendi lasterketetan eta bestelako ekitaldietan eskaini dituen zerbi-tzuak ematen jarraituko du. Horretaz gain, Auzo Udalak bi desfibrilagailu jarriko ditu “laster” herritarren eskura (bat Harrera Bulegoaren parean eta bestea Lasturko Aterpetxean). Gurutze Gorriak lagapenean emango du azpiegitura eta mantenuaz ere arduratuko da. Era berean, desfibriladoreen erabilerarako formakuntza saioak ere beregain hartuko ditu Gurutze Gorriak.