- Zuhatza euskara elkarteak antolatuta, Laburbira euskarazko film laburren zirkuituaren emanaldiarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren larunbatean (18.30ean) Kultur Elkartean, “edukiera mugatuarekin eta egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak errespetatuz”.

Zuhatzatik jakinarazi dutenez, ordubete inguruko proiekzioa izango da eta bertaratzen direnek bederatzi laburmetrai ikusi ahalko dituzte: Gau beltza, Urak dakarrena, Anti, Tigre bat, Pil Pil, Mamarro, Kateak, Jauzi bat eta prixt eta Harria Herria.

Emanaldiaren ostean Amaia San Sebastian zuzendariarekin solasaldia egongo da.