- Azaroaren lehena azoka eguna izaten da Itziarren, inguruko eta kanpoko nekazari, abeltzain eta artisauak biltzeko hitzordua. Hala ere, osasun egoera dela eta, aurten ezin izango da egin, jende pilaketak ekiditeko (15.000 lagunetik gora bildu ohi ditu azokak urtero). 1994an lehenbizikoa egin zenetik, hutsik egin gabe jarraitu izan du Itziarko periak 25 ediziotan zehar, aurtengo geldialdia etorri den arte.