Taupadaren biharko antzezlanerako lekua erreserbatu daiteke

28.10.2020 | 00:14

Elgoibar – Taupada antzerki taldeak Drama titragoak egitasmoaren barruan antolatutako Metamorfosia antzezlana taularatuko du bihar (20.00etan) Aita Agirre kulturguneko kultur-kafean. Ikuskizunaz gozatzeko derrigorrezkoa da aurrez mahaia erreserbatzea eta interesatuek 681 397 579 telefono zenbakira dei dezakete lekua hartzeko.