- Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatuta, hainbat ekintza izango dira datorren asteburuan Debabarrenean.

Larunbatean, errementaria eta abarkagilea zuzenean lanean ikusteko aukera izango da (11.30ean) Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan (izena emateko 943 748 456 zenbakira deitu). Era berean, Eibar, lana artea den tokia bisita gidatua egongo da (11.00) Armagintza Museoan (izena emateko 943 708 446 zenbakira deitu).

Igandean, 9-12 urteko haurrei eta beren familiei zuzendutako Dolmenen Ibilbidera bisita gidatua izango da (9.00). Izena emateko 690 720 264 zenbakira deitu.