- Tokiko kontsumoa sustatzeko erosketa bonu berriak hilaren 13an eskuragarri jarriko ditu Oñatiko Udalak. Horretarako prestatu den oñati.bonoak.eus izeneko plataforma aurkeztuko zaie bihar dendari eta ostalariei, 8:00etan eta 14:30ean kultur etxean. Ekimenera nahiz web plataformara atxikitzeko bete beharreko baldintzak argituko dira aurkezpen saio horietan.