- Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatuta, errementarien eta abarkagileen ogibideak zuzenean ezagutzeko erakustaldiak izango dira hilaren 17an (11.30etik 13.00etara) Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Osasuna egoera dela eta, talde txikiak osatuko dira (gehienez 9 lagun) eta parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena museoa@museoa.eus helbidera idatziz edo 943 748 456 telefono zenbakira deituz.