- Debabarreneko IX. Aste Ekologikoa burutuko da datozen egunotan Eibar eta Debako Udalek Biolur, Debemen eta Eneek erakunderen laguntzarekin.

Hasteko, Azoka Ekologikoa egongo da datorren larunbatean (10.00etatik 14.00etara) Eibarko Txaltxa Zelain. Feria eskualdeko eta Euskal Herriko ekoizleren partaidetzarekin egingo da eta bertaratzen direnek barazkiak, fruta, ogia, gazta, eztia, olioa, mermeladak, kontserbak, landareak, gatza, algak edota arropak erosi ahalko dituzte. "Azokako produktu guztiak modu ekologikoan zainduak eta artisau erara elaboratuak izan dira", azaldu dute Debemenetik.

Gainera, Gutizi Ekologikoen Ibilbidea egingo da larunbatean Eibarko Albert, Arkupe, Baisi, Baratze Gourmet, Birjiñape Berria, Chic, Kili Kili, Kontent, Koskor, Kultu, Laurel, O´Jays, Paulaner, Slow, Trinkete eta Txoko tabernetan. Gutiziak Ekoalboraz, Beraseta, Txillarre eta Doniene Berri baserrietako barazkiekin, Txindurriturriko sagarrekin, Beraseta eta Olabeko arrautzekin eta Sosolako gazta eta ogiarekin egingo dira eta bi euroren truke dastatu ahalko dira "BIBA ardoak kooperatibako ardo ekologikoarekin batera".

Astea borobiltzeko Gutizi Ekologikoen Ibilbidea egingo da hilaren 9an Debako Atozte, Bordatxo, Izenbe, Labatai, Mazzantini eta Zalburdin.

Hauek, Itturrua Goikoa baserriko haragia gehituko dute aipatutako lehengaiei. Horrez gain, egun berean umeei zuzendutako material birziklatuarekin egindako kontzertu didaktiko eta tailerra izango da Kultur Elkarteko Plazan (18.00etan).