- Ostolaza Udal Liburutegiak antolatzen duen irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da berriz, “osasun egoerak eskatzen dituen baldintzak egoki betetzeko”. Hala, saioak Kultur Elkartean izango dira (19.00etatik 20.30era) eta parte hartu nahi dutenek, aurrez eman beharko dute izena liburutegiaren 943 192 560 telefono zenbakira deituz edo ostolaza@deba.eus helbidera ida-tziz. Hurrengo saioa hilaren 30ean egingo da eta bertan Katixa Agirreren Amek ez dute liburua aztertuko da, Asier Serrano idazlea dinamizatzaile lanetan arituko delarik.