- Taupada antzerki taldeak Bainuetxea antzezlanaren emanaldia eskainiko du hilaren 24an (20.30ean) Aita Agirre kulturguneko Kultur Kafean. Sarrera doakoa da baina COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ikuskizunaz disfrutatzeko gogoa dutenek mahaia erreserbatu beharko dute. Horretarako Kultur Kafea kudeatzen duen Noel Isasiren 681 397 579 telefono zenbakira dei dezakete.