Merkatu txikia eta artisau azoka izango dira larunbatean

10.09.2020 | 00:39

Mutriku – Egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuta, merkatu txikia eta artisau azoka izango dira datorren larunbatean (9.00etatik 14.00etara) Mutrikuko Goiko eta Beheko plazetan. Merkatu txikian Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxeko gazta, Zortziko eztia eta Amaia Aberasturi artisaua izango dira eta artisau azokan Eixu elkartearen 15 sor-tzailek hartuko dute parte.