- Aita Agirre kulturgunean kokatuta dagoen Elgoibarko KZguneak bere ateak ireki zituen atzo, baina zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 943 023 640 telefono zenbakiaren bitartez. Hitzordua goizez zein arratsaldez hartzeko aukera dago (astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara). Hala ere, KZgunea arratsaldez erabili ahalko da bakarrik (16.00etatik 20.00etara) eta derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.