Eskualdeko gaztaren azoka izango da bihar Plaza Zaharrean

25.07.2020 | 00:53

Soraluze – Soraluzeko Plaza Zaharreko karpak Debabarreneko gaztaren azoka hartuko du bihar (9.00etatik 13.00etara bitartean). Debemen elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako azoka horretan Mausitxa (Elgoibar), Sosola (Eibar) eta Goienetxe (Mutriku) baserrietako ardi gazta, Soraluzeko Egotza baserriko ahuntz gazta eta Mallabiko Axeleku baserriko behi gazta eskuratzeko aukera izango da.