- Coliseoan egin beharreko ikuskizunak bertan behera geratu ziren alarma egoeran eta Udalak online erositako sarreren dirua itzuli ondoren, leihatilan erositako sarrerena itzultzen hasi da.

Hala, leihatilan erositako sarrerak dituztenek irailaren 30era arte egin dezakete dirua itzultzeko eskaera eibar.eus web gunearen bitartez "inprimakia betez eta erositako sarreren irudiak erantsiz".

Formularioa Internet bidez betetzeko aukerarik ez duenak Kultura sailaren 943 708 435 telefono zenbakira dei dezake "tramitea aurrez-aurre egiteko eguna eta ordua zehazteko".