- COVID-19ak sortutako egoerak hondartzan lan berriak egin beharra eragin du eta horregatik bi hondartzain hasi dira lanean Deban. Hauen funtzioa, hondartzako erabiltzaileei osasun neurriak betetzeko irizpideen eta aholkuen berri ematea eta edukiera zaintzea da. Hondartzaren erabilerarako irizpide eta aholkuak, panelen bidez eta megafonia bidez ere ematen dira.