- Koronabirusak eragindako pandemiaren egoera hobetzen doala ikusita, Debako Udalak eta Itziarko bulegoak herritarrei aurrez aurreko arreta eskaintzeko zerbitzua berreskuratu dute aste honetan eta Mendaroko Udalak gauza bera egingo du bihar. Kasu guztietan arreta zuzena “egoerak eskatzen dituen segurtasun eta garbitasun neurriak hartuta” eskainiko da.

Hori bai, Mendaroko Udal zerbitzuekin aurrez-aurre egoteko hitzordua eskatu behar da, 943 033 282 telefono zenbakira deituz edo erregistroa@mendaro.eus helbidera mezua bidaliz.