- Debako Udalbatzarrak udalerri osoko bideen erabilera arautuko duen ordenantza berria onartu zuen, gehiengo osoz, azken Osoko Bilkuran.

Ordenantzak Udal titulartasuneko bideen erabilera partekatua, berezia eta ohikoa arautzen ditu eta bertan jasotakoari eutsiz, “Udal titulartasuneko bideak erabili behar izatekotan, lizentzia eskatu beharko zaio Udalari”, hainbat kasutan: “egurra edota harrobiko materiala ateratzeko, lurra leku-aldatzeko, partzelen betelanak eta egokitze-lanak egiteko, hondakinen isurketa hondakindegietan egiteko edota obra zibilak egiteko bideak erabili behar izatekotan”.