- Antzuolako Eztala fu-tbol zelaiko obrak apirilean hasi behar baziren ere, COVID-19ak eraginda lanak maiatzaren 4an hasiko dira. Aldagelak botatzeari datorren astelehenean ekingo diote Artzamendi enpresako langileek. Eraikin berriak lau aldagela, epailearentzako eta masajistarentzako gela bana, eta materiala gordetzeko biltegia izango ditu. Taberna eraikinari lotuta egongo da.