- Eibarko EH Bilduk uste du Udala COVID-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean unean uneko erantzuna ematen ari dela baina krisi honek sortu dituen eta oraindik sortuko dituen ondorioei aurre egiteko "ardatz baten beharrean" ikusten du erakundea.

Horregatik, koalizioarentzat "premiazkoa" da "alderdi politiko eta eragile ekonomiko, sozial eta sindikalen ahots anitzak batuko lituzkeen krisi mahaia osatzea".

Mahai horrek "egoera honetatik irtetzeko eta eibartarron etorkizuna eraikitzeko beharrezkoak diren neurri ekonomiko eta sozialak" aztertu beharko lituzke. EH Bildurentzat "sinergia eta baliabide guztiak batzeko unea da".