- Eibarko Udal Artxiboak herritarrak animatu nahi ditu konfinamendu garai honetan etxe barruan eta etxeko balkoi edota leihoetatik ateratako argazkiak bidaltzera.

Izan ere, Udal Artxiboak irudi-banku bat sortu nahi du "etorkizuneko belaunaldiei eibartarrek koronabirusaren pandemiari nola egin zioten aurre erakusteko".

Ekimen honetarako konfinamendua erakusten duten argazki guztiak onartzen dira: etxeko eta laneko uneak, hiriko irudiak...

Interesatuek artxiboa@eibar.eus helbidera bidali ditzakete irudiak "izena eta bi abizen jarrita".