- Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Eibarko Galizia Kultur Etxeak jakinarazten du bertan behera laga dituela datorren maiatzerako egitekoak ziren bere jaiak. Galizia Etxetik azaldu dutenez, “egoera normaltzen denean erabakiko dugu aurtengo festak aurrera eramango ditugun edo ez”.