Etxean kirola egiteko plataforma sortu du BPXport enpresak

25.03.2020 | 01:50

soraluze – Arane Udal Kirodegian zerbitzua ematen duen BPXport enpresak etxetik irten gabe jarduera fisikoa egiteko plataforma sortu du https://entrenadesdecasa.bpxport.es/ helbidean. Plataformak kirol-jarduera ugari biltzen du, 5 taldetan banatuta, eta bertan ikus daitezkeen bideoak (egunero igoko dira berriak) enpresako monitoreek prestatu eta grabatu dituzte.