- Bere lokalak itxi eta aurrez aurreko jarduera osoa bertan behera utzi ondoren, Arrate kultur elkarteak jakinarazten du biharko aurreikusita zegoen ohiko batzar orokorra apirilaren 29ra atzeratzen dela “baldintzarik balego”. Bestalde, Eguen Zuri argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa “horretarako baldintzak daudenean” egingo ditu.