- Elgoibarko Mauxitxa txarangak koronabirusagatik ezarritako konfinamendu egoera arintzeko proposamen bitxia zabaldu du sare sozialetatik.

Taldeko lagunek txarangaren historiako kanturik gustukuena jotzen, dantzatzen, kantatzen edo txistuka interpretatzen grabatzeko eskatu diete elgoibartarrei; horren ondoren "#Maubestsongchallenge hashtaga erabilita eta Mauxitxa txaranga bera etiketatzen" sare sozialetan zabaltzeko".

Ekimen honekin herritarrak etxean entretenitzeko ekarpena egin nahi izan du txarangak.