Atxolin mendian. Orain dela hainbat urte izandako lur-jausi batek Karakate eta Irukurutzeta lotzen dituen mendilerroan kokatuta dagoen Kortazabal iturria hondatu ondoren, Elgoibarko Morkaiko mendizale elkarteko lagunek Atxolin mendiko iturri hori berritu dute. Beraz, hemendik aurrera Atxolin eta Muskurutxu inguruan dabiltzan mendizaleek, beraien egarria asetzeko iturria dute berriro Atxolinen. Bertara ailegatzeko "Karakatetik Irukurutzetarako bidean, Sallobente aldeko bidea hartu behar da", azaldu dute Morkaikotik. Argazkia: Morkaiko