Ikuskizunetarako sarrerak. Elgoibarko Udaleko Kultura sailak herrian izango diren ikuskizun eszenikoetarako sarrerak eman dizkie aste honetan eskolara oinez joateko Oin Alai proiektuan parte hartzen duten 37 ikasleri, beti ere, proiektua sustatzeko ezinbestekoa den beren partaidetza eskertzeko. Hala, Haur Hezkuntzako ikasleek (12) Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Bizi Dantza ikuskizunerako sarrerak jaso dituzte eta Lehen Hezkun-tzakoek (25) 20.000 Legoa Itsaspeko Zaborretan edo Drag-E uraren bila antzezlanetarako sarrerak. Argazkia: J.L.