Merkataritza sustatzeko. Udalak dagoeneko egin du herriko merkataritza sustatzeko garatu duen Mutrikun Erosi eta On Egin! kanpainaren zozketa. Hau kultur etxean egin zen herriko hainbat kirolariren lagun-tzarekin. Hauek, kanpainaren baitan zozkatutako bi bizikleta elektrikoren zenbaki irabazleak atera zituzten. Orbea Keram modeloaren zenbaki irabazlea 42.063 izan zen (66.197 ordezkoa) eta Orbea Katu bizikletarena 21.205 (52.576 ordezkoa). Jabeek 15 eguneko epea dute saritutako txartelak Turismo bulegoan aurkezteko. Argazkia: N.G.