- Lasarte-Oriako Udalak Bizkortzen enpresari esleitu dio udal kiroldegiko kirol jardueretako begiraleen, kirol koordinazio teknikoaren eta uretako sorospenaren kontratua 301.000 euroren truke.

Kirol jarduerei dagokienez, enpresa esleidunaren ardura izango da Udalaren kirol eskain-tza diseinatzea, planifikatzea, sustatzea eta garatzea, Udaleko Kirol Zerbitzuak ezartzen dituen gidalerroekin eta kirol politikarekin bat etorriz.

Bestalde, enpresak modu aktiboan zainduko du igerilekuko esparrua, eta jendearentzat irekiko eta itxiko du. Bainu-eremuan sorosleak izango ditu instalazioa irekita dagoen ordutegian, urteko egutegiaren arabera.

Azkenik, Bizkortzenek pertsona bat izendatuko du udalerriko kirol-entitateekin eta ikastetxeekin koordinazio teknikoa eta kirol arlokoa egiteko, beste koordinazio lan eta zuzendaritza teknikoko funtzioez gain.