- Aste honetatik irailaren 18ra arte zabalik egongo da Astigarragako udal igerilekua. Igerilekua astelehenetik igandera erabili ahal izango da, 10.00etatik 20.00etara. Aurten ez da beharrezkoa izango aldez aurreko hitzordurik hartzea. Igerilekura sartzeko hainbat aukera daude: kiroldegiko abonatua izatea, igerilekuko abonua egitea (familiakoa zein banakakoa egin daiteke. Gainera, haurrek, langabeek eta erretiratuek prezio berezia dute) edo eguneko sarrera erostea.