Hernani: Haurrak eta arauei buruzko hitzaldia dago

Saioa asteazkenean Hernaniko Biteri kultur etxean izango da doan, baina izena eman behar da

13.06.2022 | 01:26

Hernani – Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren artean antolatutako Treba Gurasoak programako laugarren hitzaldia eskainiko da asteazkenean.

Solasaldiaren izenburua Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean da. Saioa Biteri kultur etxean (Sukaldea gela) 17.30ean hasiko da eta euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua jarriko da.

Donna Apellanizek familiei hainbat gako eskainiko dizkie arauak eta mugak nola landu azalduz. Maiatzeko hitzaldia ere Donna Apellanizek eskaini zuen eta bertaratutakoek oso ongi baloratu zuten hitzaldia.

Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia bada ere, interesa duen edonork parte har dezake. Hitzaldia doakoa da, baina plaza mugatuak direnez, https://labur.eus/arauaketamugak formularioa betetzea beharrezkoa da.

noticias de noticiasdegipuzkoa