- Urnietako Udalak jakinarazi duenez, Santa Krutz erromeria ospatuko da maiatzaren 3an, datorren asteartean, Azkorteko ermitan eta hainbat ekitaldi antolatu dira egun horri begira.

Hau da programazio osoa: 11.30ean, meza; 12.30ean, Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal bertsolarien emanaldia eta Antorregi eta Larrañaga trikitilariak; 14.00etan, bazkari herrikoia Oianume jatetxean (izen ematea, 943 556 683 telefonoan) eta amaitzeko, 15.30ean bertsolariak eta trikitixa Oianumen bertan.

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10.00etatik 13.30era bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12.00etan izango da.

Bestalde, maiatzaren 8rako ere prestatu dira ekintza batzuk: 11.00etan meza eta 12.00etatik aurrera herri kirolak, erromeria eta bertsolariak.