- Usurbilgo Udalak Etxealdiako beharrak ezagutzeko deialdia egin du datorren asteazkenerako. Udal ordezkariek eta auzotarrek auzoa bisitatuko dute, behar horiek auzotarrengandik zuzenean jasotzeko. Haur parkean egin dute hitzordua, 18.30ean.

Azaroan, 2022ko aurrekontuak auzoz auzo aurkezteko bileran, Etxealdiako bizilagunek auzoari lotutako kezkak eta ekarpenak helarazi zizkieten udal ordezkariei. Gobernuak konpromisoa hartu zuen, batetik, udaberrian parte-hartze prozesu bat egiteko, eta, bestetik, San Esteban kalea irisgarri eta segurua izateko. 15.000 euroko partida gordea dute.