- Usurbilgo KZguneak covid ziurtagiria eskuratzeko laguntza eskainiko die usurbildarrei. Aste honetan zerbitzua itxita dago, baina urtarrilaren 3an itzuliko dira oporretatik. Honenbestez, hil osoan arratsaldez irekiko dutenez, arratsaldero emango dute ziurtagiria eskuratzeko laguntza. Zerbitzuaren ordutegia 18.00etatik 20.00etara izango da.