Udala covid ziurtagiriaren kontrolaz arduratuko da

Usurbilgo langileek eskatuko dute ekipamendu publiko itxietako ekitaldietan

26.12.2021 | 00:23

Usurbil – Usurbilgo Udalak erabaki du bere gain hartzea ekipamendu publiko itxietan egiten diren ekitaldietan covid ziurtagiria eskatzeko ardura. Udaleko langileek eskatuko dute ziurtagiria. Gaiak sortu duen kezka eta ezinegona tarteko, bilerara deitu zituen herriko talde eta eragileak, eta bertan jakinarazi zi-tzaien erabakia. Udal Gobernuak argitu duenez, Eusko Jaurlari-tzak hartutako neurriaren eraginkortasuna zalantzan jarri arren, agindua beteko du.

Bestalde, ekipamenduen edukiera %60an mantenduko da urtarrilaren 3ra arte.

noticias de noticiasdegipuzkoa