- Aste honetan egingo diren asfaltatze lanen artean, gaur Aristizabal kalean (osasun zentroaren parean bakarrik) asfaltatze lanak egingo dira. Lan hauek egiteko trafikoa moztu behar da. Saihesbidea Txirrita eta Izpizua kaleetatik gora egin daiteke.? Ondoren, tamaina txikiko konponketak edo partxeoak egingo dira asfaltoarekin Elkano-Izpizua bidegurutzean, Elkanon Urumea ikastola zaharraren parean, Elkano-Larramendi bidegurutzean ur matxura gertatu zen puntuan eta Larramendiko hasieran.