- Abenduaren 13 arte Hernani ezagutu lehiaketa martxan da berriro ere. Seigarren urtez segidan Hernani Errotzenek antolatu du lehiaketa hau. Ekimenaren helburua da Hernaniren historia gizartera-tzea eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz bere altxorrak hurbiltzea.

Horretarako lau galdera proposatu dituzte. Lau erantzunak zuzen ematen dituztenen artean hamar sari zozkatuko dira. Garaiz jakinaraziko da sarien edukiak eta irabazleen zerrenda. Parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaie emaitza.

Aurten ere bi modutara parte har daiteke lehiaketan: Internet bidez eta herriko kroniketan agertuko den galdetegiari eran-tzun ondoren, Biteri kultur etxean dagoen kutxan galdetegi-txartela sartuz. Galderak euskalnafarrak.eus/hernani helbide elektronikoan eta kalean jarri diren kartelen QR irudian aurki daitezke ere.