- Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta herriko eragile ezberdinek ekimen ugari antolatu dituzte aste honetarako. Hasteko, gaur, 19.30ean Carpe Diem Roxari laburmetrai emanaldia eta solasaldia egingo dira. Laburmetraia herriko emakume gazteek egin zuten, eta bertan egongo dira.

Bihar, Joseba Barandiaran plaza moreztatuko da, 18.00etan. Besteak beste, erailketa matxisten kontaketa hasi zenetik (2003tik), Euskal Herrian erail dituzten 121 emakume eta adin txikikoak omentzeko, euren oroimenezko txartelak eskegiko dira plazan. Herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.

Azaroaren 25ean, bi kontzentrazio egingo dira: 12.15ean Udalak deitutakoa (udaletxe aurrean) eta 19.00ean Emakumeon Etxeak deitutakoa (Barandiaran plazan). 20.00etan manifestazio isila egingo da.

Azaroaren 26an, 19.00etan Foru plazan, Evaren alabak kale antzerkia ikusteko aukera egongo da.

Amaitzeko, azaroaren 27an 19.00etan Erribera kulturgunean, Emakumeak izeneko diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko da.