- Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean izango da, eta Andoaingo Udalak egitarau zabala antolatu du. Hala, datorren astean, asteartean, hilak 16, Las chicas de la lencería pelikula ikusteko aukera izango da Basteron, 17.30ean, Zuena emakume elkarteak eta Taupada zerbitzuak antolatuta. Azaroaren 18an, osteguna, indarkeria bikarioari buruzko hitzaldia antolatu dute ikuspuntu juridikotik landuz, Cristina Ramos, Clara Campoamor Elkarteko abokatuaren eskutik, 18.30ean.