- Usurbilgo Udalak covid-19ak hildako herritarrak hartuko ditu gogoan ostiralerako antolatu duen ekitaldian. Udalak covid-19aren ondorioz gertukoren bat galdu duten herritarrei doluminak helarazi nahi dizkie, eta, horregatik, gaixotasun horrek hildako herritarrak gogoratzeko leku iraunkorra egokituko du Bizkarreko parkean. Han bertan izango da ekitaldia, 13.00etan.

Azaroaren 1eko datuen arabera, koronabirusak eragindako osasun krisian 574 herritarrek jasan dute gaixotasuna, eta zor-tzi dira horren ondorioz hil direnak. Osasun krisia ez da amaitu oraindik; bere horretan jarrai-tzen du oraindik ere, maila apalagoan izan arren.

Udal ordezkariek ez ezik, hainbat herritarrek ere parte hartuko dute ostiraleko ekitaldian. Omenaldia aire zabalean izanik, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea bertaratu ahal izateko.