- Abian da Andoaingo 2022ko aurrekontu partehartzaileen baitan herritarren parte-hartzearen fasea. Udalak 133 proposamen jaso ditu guztira eta urriaren 31 bitarte herritarrek bozkatzeko aukera dute.

Oso pozik agertu da orain arte prozesuak izan duen arrakastarekin. "Herritarren parte-hartzea Donostiako eta Gipuzkoako azken partaidetza aurrekontuetan baino %300 handiagoa izan da", azaldu du Maider Lainez alkateak.

Jarraipen Batzordeak proposamen guztiak baloratu ondoren, hamahiru proposamen pasa dira hurrengo fasera: besteak beste; puntu beltzen mapa sortzea, estali gabeko igerilekuaren lehen fasea, ur-iturri elkarreragileak dituen parkea, hiri-autobusaren zerbitzua hobetzea edo Belabi kalea berrantolatzea.

Hirian erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar guztiek hiru proposamen bozka ditzake udal eraikinetan jarri diren hautesontzietan edo online www.andoain.eus web orriaren bitartez.