- Uda honetan Hernaniko Udalak hainbat hobekun-tza egin ditu herriko ikastetxeetako eraikinetan. Aipagarrienen artean, haurreskolako teilatuaren konponketa; Laubidietako urmaelaren inpermeabilizazio lanak eta Elizatxoko dutxetako teilatuaren konponketa eta argiteriaren berrikuntza daude. Gainera, Urumeako aterpeko komun eta aldagelak berritu dira, irisgarriak izateko.