- Lehengo astean hasi ziren Murgiako jauregiaren aurreko plaza eta Amarrandegi kaleko garajeetarako sarbideak egokitzeko lanak, eta guztira 20 egun iraungo dute. Zoladura berritu eta garajeetako arrapalak asfaltatuko dira, 24.500 eurorekin. Astigarragako Udalak, Amarrandegiko bizilagunek eta Murgiako jauregiak hitzarmena egin dute lur-eremu horren obrak eta mantenua arautzeko.