- Argazki erakusketa antolatu da Erribera kultur etxean 2022ko Astigarragako udal egutegirako lehiaketan aurkeztutako argazkiekin. Ikusgai egongo da hilabetea bukatu arte 9.00etatik 13.00ak arte eta 16.00etatik 20.00ak arte. 41 pertsonek hartu zuten parte lehiaketan eta 177 argazki aurkeztu zituzten guztira. Sarituen artean bost artigartar egon ziren, eta beste bost kanpotar. 2022ko egutegia abenduaren 15etik aurrera egongo da eskuragarri: udaletxean, Erriberan eta Astiko merkatari eta ostalarien elkarteko dendetan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
