- Sendoki Kultur Batzordeak bere ekarpena bukatu dela iragarri du. Santa Anako Eskulangintza Azokaren antolakuntza Lasarte-Oriako Udalak izango du, Kultura sailak zehazki.

Sendokik urte gehien aurrera atera duen ekintza da azoka. "Hain zuzen ere, 35 urtez jarraian antolatu dugu, 2019a arte, iaz pandemia zela eta, ezin izan baikenuen ezer antolatu", gogorazi zuen Antxon Salsamendik, Sendokiko kide batek.

Sendoki KB 1981ean sortu zen, orain dela 40 urte, eta haren helburua Euskal Herriko zein nazio arteko kultura herrian sustatu eta zabaltzea izan da.

Horretarako hainbat ekintza antolatu izan dituzte: musika klasikoko kontzertuak; maiatzean, musika bandak Okendo plazara ekartzea edota gabonetako argiztapena sustatzea, Geltoki kaletik hasita.

San Pedro festetan ere parte-har-tze aktiboa izan dute: Gipuzkoako Aurresku Lehiaketa, fandango eta arin-arin txapelketa 25 urtez, Euskadiko sokatira lehiaketako kanporaketak, herri kirolak, kuadrilla eguneko ekintzak, San Pedro eguneko pertsona zein taldeko aitortza omenaldiak, herriko hamaiketakoak, Santa Ana parodia eta desfilea...

Lasarte-Oriako Udalaren sorkun-tzako ekintzetan ere, 1986ko otsailaren 15ean, parte hartu zuten.

Elkartea hogei bat kide edukitzera iritsi zen eta ekintza puntualetan bolondresak gehitzen zitzaizkion. Baina gaur hiru pertsona bakarrik aritzen dira aktiboki. "Orain hemendik aurrera zein bide hartuko dugun erabaki behar dugu, hori bai antolatzen ditugun ekintzetan beti euskal kultura sustatzea izango da helburua", aurreratu zuen Salsamendik.

Amaitzeko, Sendokik eskerrak eman zizkion bere ibilbidean lagun-tzaile izan dituzten guztiei, batez ere Udaleko langileei.