- Azken urteetako lanei eutsiz, Valladolideko Unibertsitateko eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Andatzako lan arkeologikoekin jarraituko dute. Aurreko urteetan bezala, laguntzeko aukera eman diete herritarrei. Horretarako, mezu bat bidali behar da, izaro.quevedo@uva.es helbidera. Bi gune ikertuko dituzte: Andatza III-ko monumentu megalitikoa eta Irigaingo erromatar aztarnategia.