- Santueneako Gure Elkartea tabernako zerbitzua esleitzeko prozesua abiatu du Usurbilgo Udalak. Uztailaren 23ra arte izango da eskaerak aurkezteko epea. Legeak hala eskatuta, eskaintzak telematikoki egin behar dira. Usurbilgo Udalaren webgunean, Kontratatzailearen Profila ataletik sartuta egin daiteke. Esleipen prozesua martxan den bitartean taberna itxita egongo da, eta sakonki garbituko da.