- 2019. urtean Guztion izeneko egitasmoa jarri zuen martxan Hernaniko Udalak, hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzeko asmoarekin, negozio berri bat jarriz. Orain arte bi deialdi egin dira eta 21 lokal daude programan. Orain hirugarren deialdia zabalduko da eta Udalak bilera batera dei egiten die hutsik dauden lokalen jabeei udal poltsan sartzeko interesa badute. Informazio saioa ekainaren 10ean, Biteri kultur etxean, 18.00etan izango da. Informazio gehiago udaletxeko Merkataritza sailean (tel.: 943 337 028, goizez).